Egin orain zure erreserba

Ingurumena

Gernika, kokaleku historikoa

Hotela Gernikako herrian dago, Euskal Herriko hiriburu historikoan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian. Bertan daude Juntetxea eta mila urteko haritza, euskaldun guztien sinboloak. Henry Mooreren eta Eduardo Txillidaren eskulturek omendu egiten dituzte.

Gainera, Gernikatik gertu, Basondo herrian, Europako fauna autoktonoa ezagutu dezakezu bertatik bertara: eskualdean bizi diren espezieak eta iraganean bizi izan zirenak.

Monumentuak. Zer ikusi

Andra Maria Eliza

Andra Maria Eliza

Euskal gotikoaen adibide onetariko bat, herriaren toki altuenean kokatuta dago. 1418. urtean eraikia eta gotiko estiloarren barnean, gero aldaketa asko egin zioten. Ez zen bukatu 1715. urterarte, errenasentista garaia.

Gernikako arbola

Gernikako arbola

Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala adierazten du. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du.

Europako Herrien Parkea

Europako Herrien Parkea

Parke hau 1991n inauguratu zen, eta arbola- eta zuhaixka-aniztasun handia du ondo berezituta dauden lau arloetan. Iparraldean, arbola-landaredi irekia dago, eta E. Chillidaren eta H. Mooren eskulturak daude. Ekialdean, Euskadi atlantiarreko lau ekosistemak daude: pagadia, hariztia, artadia eta itsasertzeko landaretza. Ekosistema horietatik pasatzen den errekatxoak hegoaldean dagoen urmaelera isurtzen ditu urak. Parkeko gainerako eremuan lorategi klasikoa dago.

Gran Figura en un Refugio

Gran Figura en un Refugio

Eskultura hau (1985-1986) Henry Moore artista britainiarraren azken obretako bat, 1990eko uztailaren 7an inauguratu zen Europako Herrien Parkean. Munduko bigarren gerratetik aurrera War Helmets saila (1939-1975) sortu zuen, barruan piezak dituzten kaskoak direnak.

Gure Aitaren Etxea eskultura

Gure Aitaren Etxea eskultura

Eduardo Chillida donostiarraren eskultura hau 1988an inauguratu zen Europako Herrien Parkean eta burdin eta altzairuzko txirbilekin nahastutako hormigoiz egina dago. Eskultura honek argi eta garbi bereizitako bi parte ditu: etxe baten barruko aldea bata, eta kanpoaldea bestea.

Palacio Udetxea

Sede del Patronato de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

Palacio Udetxea

Palacio Udetxea

Lehenago Epaitegia gaurko Gernikako Bakearen Museo bihurtu da. Museoaren soslaia bakearen museoaren kontzeptu gaurkotuan oinarritzen da: "Bakearen Kultura" zabalduko duen museo tematikoa.Gernikako bonbardaketaren bizipenetik abiatuta gai unibertsalak proposatzen ditu. Museo interaktiboa da, argazki erakusketa osatua du eta ikus-entzunezkoek bizirik iraun zutenen testigantzak aurkezten dituzte.

Euskal Herria museoa

Lehenago Alegria jauregia zen, 1733an eraikitakoa, baina 1991n Euskal Herria Museoa bihurtu zen eta geroztik zabalik dago. Museo honek, bertako bildumen bidez, foru inguruneari dagokion esangura historiko, sozial eta kulturalaren ikuspegi orokorra aurkezten digu eta Euskal Herriak osatzen duen erkidego espiritualaren ezaugarririk behinenak erakusten dizkigu. Zalditegi zaharra, zaintzarako ere erabiltzen zena, aldi baterako erakusketak eta bulegoko lanak egiteko erabiltzen da. Horrez gain, irakasbide lantegiak ere egiten dira etxe horretan.

Gernikako murala

Gernikako murala

Pablo Picassok Gernikako bonbardaketa ezagutuz gero 1937. urtean egindako komposaketa irudikatzen duen eskuz egindako erreprodukzio bat da. Lanari "Guernica Gernikara" inskripzio gehitu zaio behekaldean. Honen prezentziak eskaera sozial baten lekuko balorea du.

Gernika Jai Alai

Gernika Jai Alai

* Ayuntamiento de Gernika. Información turística.

Urdaibai

* Qué ver en Urdaibai. Itinerios.

Bilbao

* Ayuntamiento de Bilbao. Información turística.